Ir al contenido

Mutualia logotipoaAtari Korporatiboa

Jarduera soziala da Mutualiaren interes-taldeek ondoen baloratua, 2021ean egin zen eta ekitaldi horretako urteko memorian kontsulta daitekeen azken materialtasun-analisitik ondoriozta daitekeen bezala.

Mutualiaren konpromiso soziala gure Jomugan eta gure Misioan azaltzen dira. Gure jardueraren zati handi bat, berez, balio erantsia da gizartearentzat, baina balio handiagoa da jarduera hori gauzatzeko dugun era: pertsonen segurtasuna, osasuna eta ongizatea lehenetsita, zentro irisgarrietan, berdintasun- eta dibertsitate-irizpide aurreratuekin, eta gizarteari onura ematen ahaleginduz, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduen mutualitate kolaboratzaile gisa dugun jardueratik harago.

Ildo horretan, eta komunitateari egindako ekarpen hori neurtzeko bide modura, Mutualiak urtero kalkulatzen du bere Gizarte Monetizazioa, GEAccounting ereduaren arabera (interes ekonomikoko taldea, irabazi-asmorik gabea, zenbait unibertsitatek eta erakundek osatua).

Eredu horrek aukera ematen du interes-taldeek identifikatutako balioak monetizatzeko, modu objektiboan eta beste erakunde batzuekin alderatzeko moduan. Hiru balio-ekosistema bereizi dira, gizarte-baliotzat hartzen den hori objektibatzeko:

  • Ekonomia-jardueraren bidez sortutako gizarte-balioa.
  • Administrazio publikoentzat sortutako itzulkin sozio-ekonomikoa.
  • Interes-taldeentzat sortutako gizarte-balio espezifikoa.

Lehen bi balioak Mutualiaren datu ekonomikoetatik ateratzen dira zuzenean, eta hirugarrena, berriz, ereduak identifikatzen dituen zenbat aldagai monetizatuz egindako azterketa baten arabera kalkulatzen da.

Gizarte-monetizazioaren balio horren xehetasuna Mutualiaren urteko memorian sartzen da. Haiz zuzen ere, kalkuluaren laburpen modura, bildutako euro bakoitzeko gizarteari egindako ekarpenaren indizea aipatzen da. 2021eko ekitaldian indize hori 1,21 €-koa izan zen, hau da, Mutualiak, jasotzen duen euro bakoitzeko, 1,21 itzultzen dio gizarteari.

Bestalde, eta gure jardute-esparru legalak aukera ematen digun heinean, dihardugun inguruko ekimen sozial eta kulturaletan parte hartzen dugu, herritar-enpresa baten gisa. Gizarte-aktibismo horretan garrantzi handikoa da Mutualiako pertsonen inplikazioa. Izan ere, EIAS (“Ekimen eta Jarduera Sozialen Taldea”) eta halako lantaldeen bitartez, zuzeneko ekarpen ekonomikoak egiteaz gain, boluntariotza-proiektuetan aritzen dira beren aisialdian.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Mutualiaren azken urteko memoria kontsulta dezakezu.