Ir al contenido

Mutualia Logo

Mutualia Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2zk.ko Mutua da, eta Euskadiko erreferentziazko mutualitatea.

Mutualia irabazi-asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatuko enpresa-elkartea da. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dihardu, enpresentzako, haien langileentzako eta bestelako bezeroentzako osasun-zerbitzuak kudeatzen, prestazio ekonomikoak eskaintzen eta prebentzioa sustatzen.

Mutualia 2005ean sortu zen, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakearen fusioaren ondorioz, eta 2007. urtean La Previsora gehitu zitzaien, laneko istripuen lehen mutua, antzinakoena, 1900.eko martxoaren 25ean jaiotakoa.

Zer da mutua bat?

Mutuak, hain zuzen, irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarteak gara.  Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimena dugu Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzan jarduteko. Hala, osasun estaldura ematea eta prestazio ekonomikoak kudeatzea da gure jarduera nagusia. Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako aholkularitza ere ematen diegu enpresei. Honako izapide hauek egiten ditugu:

  • Laneko istriputik eratorritako osasun laguntza eta prestazio ekonomikoa.
  • Gaixotasun bajetatik eratorritako prestazio ekonomikoa.
  • Haurdunaldian eta edoskitze naturalean izan daitekeen arriskuagatiko prestazio ekonomikoa.
  • Gaixotasun larria duten adingabeen zaintzagatiko prestazio ekonomikoa.
  • Langile autonomoek jarduera egiteari uztearen ondoriozko (langabezia) prestazio ekonomikoa.

Mutuak ehun urtetik gorako erakundeak gara, Gizarte Segurantzaren sorreran parte hartu genuenak, eta gaur egun ere, Sistemaren eraikuntzan laguntzen jarraitzen dugunak. Laneko Istripuen Mutuen Elkartean (AMAT) gaude txertatuta, eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren menpekoak gara.

Enpresaburu bakoitzak mutua bat aukeratzen du, eta haren kide egiten da. Sortutako kidetza hori da mutua bat, eta berori arduratuko da, elkarlanean, kudeaketa ekonomikoaz. Irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarteak izanda, kudeaketaren soberakinak Gizarte Segurantzara bideratzen dira.

Mutualiaren kultura korporatiboa

Jomuga

Pertsonei osasuna, segurtasuna eta ongizatea edukitzeko eskubidea bermatzea, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan.

Balioak

Taldea, hurbiltasuna, profesionaltasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, abangoardismoa.

Misioa

MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin Lankidetzan diharduen Mutua, enpresen elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa. Beraren xedea osasungintzako zerbitzuak, prestazio ekonomikoak eta prebentzio-jarduerak kudeatzea da, elkarteko kide diren enpresei eta babestutako pertsonei zuzenduta, Gizarte Segurantzako Sistema egonkorra izan dadin laguntzeko.

Ikuspegia

Gure interes-taldeek legitimatutako eta aitortutako mutualitatea izatea, kudeaketa etiko eta berritzailearen bidez gure inguruaren ongizateari ekarpena egiteagatik.

Gure konpromisoak

Mutualian, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean, gure pertsonen osasunerako, segurtasunerako eta ongizaterako eskubidea bermatzeko helburua dugu, eta gure balioak (hurbiltasuna, eraginkortasuna, profesionaltasuna, abangoardismoa, gardentasuna eta taldea) hartzen ditugu jarduteko erreferentzia gisa, hartara, konfiantzazko mutualitatea, iraunkorra, eta eskaintzen dituen zerbitzu aurreratuen kalitatea eta gizatasunezko tratua direla-eta aitortua izan dadin.

Gure helburua betetzeko berme gisa, Mutualiaren Konpromisoen Karta egin dugu, eta aurkeztu egingo dizuegu. Karta honetan dauden konpromisoak kontrastatu eta neurtu egin daitezke, bai eta alderatu ere beste erakunde batzuetakoekin, eta betetzen diren kontrolatzeko sistema bat ezarri da.

Deskargatu Konpromisoen Gutuna

Aliantzak

Rama Korporazioa Cesma, Ibermutua, MAC, Mutualia eta Mutuen Batasuna mutualitateek osatutako lankidetza-proiektua da.


Aliantza estrategiko hori lankidetza-esparru egonkorra da mutuei esleitutako jarduera-eremuetan, hala nola osasun-prestazioak elkarri ematean, kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa kontrolatu eta haren jarraipena egitean, asistentzia- eta administrazio-zentroak eta instalazioak batera erabiltzean, bai eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan ere, laneko kontingentziak murrizteko eta mutualitateek kudeatzen dituzten baliabide publikoen eraginkortasuna handitzeko xedearekin.


Corporaci贸n Ramaren plantilla bateratua 3.800 pertsonak baino gehiagok osatzen dute, eta 3 milioi langile ingururi ematen diete zerbitzua 184 zentroen bidez (5 ospitale propio, Mutua arteko zentro bat, 145 asistentzia-zentro eta 33 administrazio-zentro).

Atxikimenduak

Euskaliten Patronatuko kide izatea eta kudeaketa aurreratuarekiko konpromisoa