Ir al contenido

Mutualia Logo

Gure 2021-2025 Plan Estrategikoaren erronketako bat da gure erakundea lan egiteko leku bikaina dela aitor dadila. Horretarako, hainbat proiektu garatzen ari gara “Pertsonen konpromisoa sendotzea” Ildo Estrategikoaren barruan. Mutualian pertsonek beren lan-esperientzia hobetzea nahi dugu, oso lan-baldintza erakargarriak mantentzeaz gain: 1.664 lan-ordu urtean, hobari sozialak, lana eta bizitza pribatua bateratzeko neurriak, eta lan-ingurune osasungarria.

Gure plantilla 600 pertsonak osatzen dute, batez beste, eta haien fidelizazio-indizea % 98tik gorakoa da.

Gure lantaldeak kualifikazio handia du. Pertsonen % 34,4(e)k goi-mailako titulazioa du, % 33,4(e)k erdi-mailako titulazioa, % 29,7(e)k lanbide-heziketa, eta % 2,5(e)k hortik beheragoko kualifikazioa.

Urtero, batez beste, pertsonako 44 ordu erabiltzen dira trebakuntzarako; eta “Boga” izeneko lidergo-programa bat dugu, zeinean langileen % 30ek baino gehiagok parte hartzen duen.

Mutualian lan egin

Gure lantaldearekin bat egin nahi baduzu, bidal iezaguzu zure curriculuma.

    Irakurri dut eta onartzen dutdatuen pribatutasunerako politika